martes, 4 de diciembre de 2012

VOKI LAGUNDU!!

Begira!! Gure laguna Voki laguntza behar du!

Lagundu Voki janzten, urtaroaren ezaugarriak kontuan hartuz



Urtaroetan zailkatuz, zein arropa jarriko zenuke Voki kalera irtetzeko?


IKUZ DEZAGUN :)



UDA
Udan hondartzara goaz, beraz bainu jatzia eta txankletekin batera, prest dago Voki igerilekura joateko!












UDABERRIA
Udaberrian, bero egiten du zenbait egunetan, beraz, praka motzak jarriko dizkiogu Vokiri!



                               UDAZKENA
Udazkenean, hotz egiten hasten da. Beraz, praka luze eta sudadera batekin jantziko dugu Voki.



NEGUA
Urtarorik hotzena da, beraz, jake potoloa eta eskularruak jantzita joango da gure laguna Voki kalera!






















Urtaroen sorreran, eguzki izpiak zerikusi handia dute.
Urtaroak igarotzen doazen einean, ikus dezakegu guzki izpiek gure planetako toki desberdinetan jo egiten dutela. Mugimendu hau, hilabeteka bananduta dago.
Hobeto ikusteko, ondorengo orrialdean sakatu dezakezue. 

*Oharra: Hilabete bakoitzaren gainean sakatuz gero, hilabete horretan lurraren ardatza nola dagoen eta egiten duen errotazio-mugimendua ikus dezakezu.

http://www.elkarargitaletxea.com/elkarikasnet2/edukiak/3_Naturaren_Zientziak/Urtaroak/Urtaroak.html

ARIKETA

Jarraian, orain arte aztertu ditugun urtaroei buruzko ariketak daude. 
Ezagutzen duzu ondo urtaroen ezaugarriak? Ikuz dezagun!!



Esaldiak osatu eskubiko hitzak erabiliz. 


a) ....................... ekainaren 21ean hasten da eta .................................. bukatzen da. 


b) Udaberria martxoaren 21ean .................... eta
 .............................. bukatzen da.


c) ........................ irailaren 21ean hasten da eta
 abenduaren 21ean ......................


d) Negua ............................ hasten da eta
 ............................. bukatzen da.





Hurrengo sarreran, urtaroei buruzko bideo bat ikus ditzakezue


lunes, 26 de noviembre de 2012

URTAROEN EZAUGARRIAK!!!

*UDABERRIA:

Martxoaren 21ean hasi eta ekainaren 21ean bukatzen da.

Zuhaitzetako hostoak eta loreak irteten hasten dira. Kolore eta itxura desberdinetako loreak dira.




Hotza egin duenean lo eta irten gabe egon diren animalia guztiak irteten dira beroari ongi etorria ematera.

Arropa erosoagoak erabiltzen hasten gara. Berokiak, eskularruak… alde batera utziz.

Urtaro hau loren  agerpenarekin identifikatzen da.


..........


*UDA:

Ekainaren 21ean hasten da eta irailaren 23an bukatzen da.

Udan egunak askoz luzeagoak dira eta gauak motzagoak.

Bero handia egiten duenez, hondartzan, igerilekuan… bainatu gaitezke. Izozkiak maiz jateko ere, aukera izaten dugu.




Erabiliko ditugun jantziak udaberrian baino erosoagoak izango dira. Sandaliak, bainujantzia, soinekoa… erabiliko ditugu.

Urtaro hau oporrekin identifikatzen da. 


..........

*UDAZKENA:

Irailaren 23an hasten da eta abenduaren 21ean bukatzen da.

Urtaro hau, gutxi gora-behera, ikastolan hasten garenean hasten da.

Poliki-poliki, egunak motzagoak dira eta lehenago iluntzen du.

Eguzkia lehenago gordetzen denez, gutxiago berotzen du eta hotza sentitzen hasten gara. Jertseak, kamiseta eta fraka luzeak… janzten hasi behar gara.




Urtaro hau hostoen erorketarekin eta gaztaina, hurra, intxaur…en agerpenarekin lotuko genuke.

Udazkenean hostoak jausi zitzaizkien zuhaitzei, ez zaie berririk irtengo beroa egin arte.


..........


*NEGUA:     

Abenduaren 21ean hasten da eta martxoaren 21ean bukatu.

Neguan egunak oso motzak dira eta gauak oso luzeak.

Eguzkiak oso gutxi berotzen du eta horregatik hotz gehiago egiten du. Ondorioz,      jertse potoloak, eskularruak, bufandak… erabiltzen ditugu, ez gaixotzeko.




Urtaro hau, hotza irudikatzeko elurrarekin eta baita gabonekin lotuko genuke.

Hemen, urtaroei buruzko bideo at duzue. Lau urtaroen ezaugarriak ezagutu dezazuen

Kaixo lagunok!! :) 
Ba al dakizue zeintzuk diren urtaroak?
Hori ikasten laguntzeko, ondoren bideo bat aurkitu ahal izango duzue. 
Urtaroak aztertzeko, klikatu ondorengo bideoan eta aztertu gure laguna Doki-rekin urtaroen ezaugarriak!!!



lunes, 24 de septiembre de 2012

URTAROEN BERTSOA



UDABERRIA
Loreak  polit,
erleak  pozik.
Gauean  ere ,
ezin  lorik  egin  
    
UDA
A  ze  bero!!!
Udazkenean  askoz  hobeto.
Bainujantzia  jantzi
eta  igerilekura  aguro.

UDAZKENA
Haize  asko,
etxean  nahiago.
Baina  eskolara,
A ze  pereza!!!

NEGUA
Elurra  haserre ,
lagunik  gabe.
Hostoak  hilda,
Gu  berriz  opariak  irekita