lunes, 26 de noviembre de 2012

URTAROEN EZAUGARRIAK!!!

*UDABERRIA:

Martxoaren 21ean hasi eta ekainaren 21ean bukatzen da.

Zuhaitzetako hostoak eta loreak irteten hasten dira. Kolore eta itxura desberdinetako loreak dira.




Hotza egin duenean lo eta irten gabe egon diren animalia guztiak irteten dira beroari ongi etorria ematera.

Arropa erosoagoak erabiltzen hasten gara. Berokiak, eskularruak… alde batera utziz.

Urtaro hau loren  agerpenarekin identifikatzen da.


..........


*UDA:

Ekainaren 21ean hasten da eta irailaren 23an bukatzen da.

Udan egunak askoz luzeagoak dira eta gauak motzagoak.

Bero handia egiten duenez, hondartzan, igerilekuan… bainatu gaitezke. Izozkiak maiz jateko ere, aukera izaten dugu.




Erabiliko ditugun jantziak udaberrian baino erosoagoak izango dira. Sandaliak, bainujantzia, soinekoa… erabiliko ditugu.

Urtaro hau oporrekin identifikatzen da. 


..........

*UDAZKENA:

Irailaren 23an hasten da eta abenduaren 21ean bukatzen da.

Urtaro hau, gutxi gora-behera, ikastolan hasten garenean hasten da.

Poliki-poliki, egunak motzagoak dira eta lehenago iluntzen du.

Eguzkia lehenago gordetzen denez, gutxiago berotzen du eta hotza sentitzen hasten gara. Jertseak, kamiseta eta fraka luzeak… janzten hasi behar gara.




Urtaro hau hostoen erorketarekin eta gaztaina, hurra, intxaur…en agerpenarekin lotuko genuke.

Udazkenean hostoak jausi zitzaizkien zuhaitzei, ez zaie berririk irtengo beroa egin arte.


..........


*NEGUA:     

Abenduaren 21ean hasten da eta martxoaren 21ean bukatu.

Neguan egunak oso motzak dira eta gauak oso luzeak.

Eguzkiak oso gutxi berotzen du eta horregatik hotz gehiago egiten du. Ondorioz,      jertse potoloak, eskularruak, bufandak… erabiltzen ditugu, ez gaixotzeko.




Urtaro hau, hotza irudikatzeko elurrarekin eta baita gabonekin lotuko genuke.

Hemen, urtaroei buruzko bideo at duzue. Lau urtaroen ezaugarriak ezagutu dezazuen

Kaixo lagunok!! :) 
Ba al dakizue zeintzuk diren urtaroak?
Hori ikasten laguntzeko, ondoren bideo bat aurkitu ahal izango duzue. 
Urtaroak aztertzeko, klikatu ondorengo bideoan eta aztertu gure laguna Doki-rekin urtaroen ezaugarriak!!!